Zer egin
Auzara ibilaldia
Auza bere 1306 m.-rekin Baztango bigarren tontorrik altuena da. Urruska baserritik (640 m.) 2 ordu terdiko itzulia dago guti goiti beheiti, malda pattarrarekin. Iratzez beteko belai eta haritzez beztitutako oihanen artean pasatuko gara. Behin kaskora allegatuz handik atzeman daitezkeen bistak zoragarriak dira.
- Iraupena:2 eta 3 horas
- Zailtasuna: ertaina
- Baztan eta Kantauri itsasoko bista zoragarriak
Xorronxingo ur-jauzia
Hemen sortzen da Bidasoa-Baztan erreka, tokikoek Xorroxin bezala ezagutzen dutena. Ondoan dagoen Erratzuko herriko Gorostapolo auzotik hurbil dago; Dolores ermitatik beheiti doan harrizko bidexka hartu beharra da eta ordu erdi eskas batean ur-jauzira ailegatuko gara.
- Iraupena: 25 min. Gorostapoloko ermitatik
- Zailtasuna: erreza
- Itzuli arras goxoa da, haritz, bago eta hurritzen artean.
Harrikulunka: kili-kolo mugitzen den harria
Argibel (991 m.) mendiaren magalean baztandarrok “harrikulunka” izenarekin bataiatutako harri kozkor bat dagor. 30 toneladako karga estimatzen zaio eta eskuarekin indar pixkat bat eginez mugitzen ahal da, hortik datorkio “kulunka” izena.
- Iraupena: 1 or. 50 min.
- Zailtasuna: ertaina
- Nafarroa eta Nafarroa Beheraren mugaren artetik ibilaldia.
Kontrabandisten ibilbidea
Baztanek duen kokapenagatik betitik ezagunak izan dira kontrabandisten eta karabineroen arteko historiak. 800 m.-tara dagoen Berdaraitzeko lepora hurbiltzen bagara hantxe ikusi ahal izanen dugu karabineroen etxola eta kontrabandistek ibiltzen zuten bidexka.
- Iraupena: 30 min.
- Zailtasuna: erreza
- Nafarroa eta Nafarroa Beheraren mugaren artetik ibilaldia.
Rolan eta Lamiziloko dolmenak
Baztan haranak ondare megalitiko zabala du, dolmen, tumulo, cromlech eta menhireen artean 600 baino gehiago daudela kalkulatzen baita. Rolan eta Lamiziliko dolmenak Basabarko lepoan daude eta harat ailegatzeko Urruska etxetik gibel eginez, PR-3a hartu beharko dugu.
- Iraupena: 40 min.
- Zailtasuna: erreza
- Ibilbide erreza. 2 dolmenen artean 200 m.ko distantzia dago.
Bertzelako jarduerak
1. Ibilaldiak
- Bertizko jaurerria (Oierengi)
- Zaldi ibilaldiak, Ordoki zalditegia (Arizkun)
- Abentura kirolak, Bertiz Abentura Park eta Navarra Aventura (Narbarte)
- Bidasoako bide berdea: Bidasoako tren zaharraren ibilbidea jarraitzen du.
- Done Jakue bidea: Bailara iparraldetik hegoaldera gurutzatzen du.
2. Lezeak
- Urdazubiko lezeak (Urdax / Urdazubi)
- Zugarramurdiko lezeak
- Sarako lezeak
3. Ondarea
- Anizko gasnategi ekologikora bisita gidatuak. Zita aldez aurretik.
- Donamariako dorretxera bisita gidatuak.
- Amaiurko gaztelura bisita.
- Aingeruko Andre Maria konbentua (Arizkun).
4. Museoak
- Baztango museo etnografikoa (Elizondo)
- Santxotena Parke – Museoa (Bozate, Arizkun)
- Sorgin museoa (Zugarramurdi)
- Urdazubiko monastegi eta errota
- Zubietako errota
5. Jai egunak
- Baztandarren Biltzarra: bailarako eguna(uztaileko 3. igandean, Elizondo).
- Urriko feriak: Elizondon Urriaren azken ostirala eta larunbatan ospatzen den hazienda eta merkatari azoka..
- Arizkungo ihauteriak