Zerbitzuak

foto_casa

Etxe aitzindaria landa-turismoan

Gure landetxea Baztan haran xarmangarrian kokaturik dago, Nafarroako iparraldean. Urruska mendiaren (999 m.) gerizupean babesturik dago etxea, Elizondo herriarena den Beartzungo auzo urrun eta ederrean.

1990. urtean hasi ziren Joxepi Miura etxekoandrea eta bere familia guzia gogor afera hauetan lanean, Urruska izanik zonalde guziko landetxeen aintzindari.

XVIII. mendeko baserri hau, tokiko etxe tipikoen adibide garbia da. Guziz zaharberritua, 2001. urtean Kalitate Turistikoaren Konpromezuaren zertifikazioa lortu zuen, bere lan on, zerbitzuak, dekorazio zaindua eta kokapen paregabeagatik.

AMANKOMUN GUNEAK

  • Egongela atsegina tximiniarekin, irakurtzeko txokoarekin eta TV-DVDarekin.
  • Lorategi zabala, guztiz ekipatua eta gozatzeko egokitua.

ZERBITZUAK ETA BALDINTZAK

  • Bezeroentzako aparkaleku esklusiboa.
  • Doako wifia etxe osoan.
  • Bizikletak konpontzeko gunea.
  • Ez da animaliarik onartzen.
  • 6 urtetik goitiko haurrak har daitezke ostatu (ez dago sehaskarik edo ohe osagarririk jartzeko aukerarik).

GOSARI ETA AFARIAK

  • Gosari eta afari zerbitzua eskaintzen dugu.
  • Baserrian bertan egindako eta hazitako produktuak. + INFO

NEKAZARIEN BIZITZA HURBILETIK

  • Landetxearen oinarri nagusia gure abeltzaintza-ustiategi extensiboa da. Etxeko animaliak (behiak, ardiak, txerriak, etab.) gure aitatxi-amatxiek erakutsi ziguten errespetu eta gogo berarekin hazten ditugu. Abeltzaintza da, gainera, gure belaiak eta harana garbi eta berde mantentzeko oinarri nagusia, sasi eta bide itxirik gabe.
  • Urruskara hurbilduz, nekazal etxe eta famili baten egunerokoa nolakoa den ikusteko modua izanen duzu.

Mejora competitividad 2022

mejora_competitividad2022
facebook
Agrupación Turística Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoa Facebook

Harremanetan jarri

Urruska Landa Etxea- Elizondo